1. Lamuel erreguearen hitzac. Bere amac irakatsi dioen ikuspena.
2. Cer erranen darotzut, ene maitea? cer, ene sabeleco ume maitea? cer, ene botuetaco haur maitea?
3. Emaztequiei ez eman çure ontasuna; eta erregueen xahutzeco, ez eman çure aberastasunac.
4. Ez eman erregueei, oi Lamuel, erregueei ez eman arnoa; ceren hordiqueria nausi dagoen toquian, ez baita deusere gorderic;
5. Edan deçaten beldurrez, ahanz deçaten çucembidea, eta hoben eguin dioçoten beharraren haurren çucenari.
6. Edaria emoçute atsecabetan direnei, eta arnoa bihotza uher dutenei.
7. Edan beçate eta ahanz beren behartasuna, eta beren minai guehiago orhoit ez beitez.
8. Idecaçu çure ahoa mutuarençat, eta iragaiten diren haur gucien alde.
9. Idecaçu çure ahoa, çucen dena mana çaçu, eta çucenqui juia çatzu beharra eta errromesa.
10. Norc atzemanen du emazte indarduna? urrungo eta lurraren berce bazterreco gauça baino baliosago da.
11. Haren baithan fidatzen da haren senharraren bihotza, eta buluzquin escasic ez du içanen.
12. Bere bicitzeco egun orotan senharrari onguia bihurturen dio, eta ez gaizquia.
13. Bilhatu ditu ilea eta lihoa, eta lanean haritu da bere escuetaco ancearequin.