Erran-Çaharrac 29:5-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Bere adisquideari solas legun eta aleguiazcoez minço denac, sarea hedatzen dio aitzinean.

6. Arteac atzemanen du bekatu eguiten hari den guiçon gaixtoa; eta prestua bozcarioz eta lauduriozco cantuz egonen da.

7. Prestuac eçagutzen du beharraren çucena; gaixtaguinac ez daqui deusere.

8. Guiçon galduec xahutzen dute hiria; çuhurrec, berriz, aldaratzen dute sulia.

9. Guiçon çuhurra, aharratzen bada çoroarequin, edo samur dadien, edo irri eguin deçan, ez du phausiric aurkituco.

10. Guiçon odolcoiec higüin dute lainoa; prestuec, berriz, beguiratu nahi diote bicia.

11. Çoroac atheratzen du gogoan duen gucia; çuhurra ephez dago, eta gueroraco goaitatzen da.

12. Solas gueçurtiac gogotic aditzen dituen buruçaguiac, gaixtoac içanen ditu cerbitzari guciac.

13. Beharrac eta harceduruac buruz buru eguin dute; Jauna da bien arguitzailea.

14. Beharrac cintasunean juiatzen dituen erreguea, hainaren tronua bethicotzat da gogortuco.

15. Çaharoac eta cridançac ematen dute çuhurcia; aldiz, bere nahitara uzten den haurrac ahalcatuco du bere ama.

Erran-Çaharrac 29