1. Salomonenac dira parabola hauquiec ere, Judaco erregue Ecequiasen guiçonec alchatuac.
2. Jaincoaren ospea da bere hitzaren gordetzea, eta erregueen ospea da haren bilhatzea.
3. Cerua gainean, lurra beherean, eta erregueen bihotza, ecin-barrenduzcoac dira.
4. Cilharrari ken çoçu herdoila, eta atheratuco da unci bat guciz garbia.
5. Gaixtaqueria ken çaçu erregueren beguithartetic, eta çucentasunaz gogortuco da haren tronua.
6. Hantua ez aguer erregueren aitzinera, eta ez jar handien jarlekuan;
7. Hobe da ecic erran deçaçuten: Igan çaite hunat, ecenetz-eta aphaldua içan çaitecen erregueren aitzinean.
8. Escatima batean ez berehala aguer çure beguiec ikusi dutena, beldurrez-eta guero ecin medea deçaçun çure adisquideari eman dioçun laidoa.
9. Çure eguitecoaz iharduc çaçu çure adisquidearequin, eta çure barneco gauça ez aguer arrotzari,