21. Çuri erakusteco eguiaren segurtasuna eta erranac, igorri çaituztenei ihardets ahal deçaçunçat.
22. Borcharic ez eguin beharrari, ceren den behar; eta ez çapha erromesa athean;
23. Ceren Jaunac juiatuco baitu haren eguitecoa, eta cilhatuco baititu haren arima cilhatu dutenac.
24. Ez içan guiçon hasarrecorraren adisquide, eta guiçon suliatsuarequin ez ibil;
25. Beldurrez-eta ikas detzatzun haren bidexcac, eta behaztopagailu bat eman dioçoçun çure arimari.
26. Ez becedi içan escuan jotzen eta çorren berme beren buruac escaincen dutenequilaco;
27. Ecen bihurceco abalic ez baduçu, ez othe litaque aria bat çure ohetic estalguia eraman deçaçuten?