Erran-Çaharrac 21:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bihotzeco hanturac larritzen ditu beguiac; gaixtaguinen arguia, bekatu bat da.

5. Hazcarraren asmuec nasaicia dakarte; aldiz, naguia bethi beharretan da.

6. Mihi gueçurtiaz diru bilcen hari dena, tuta eta çoroa da, eta herioaren sarean da sarthuco.

7. Gaixtaguinen harrapaqueriac içanen dira hequien galgarri, ez diotelacotz eman nahi içan çucenari bere bidea.

8. Guiçonaren bide tzarra, bide arrotza da; aldiz, garbi denac, eguitate çucenac ditu.

9. Hobe da selharu-çoko batean egotea, ecenetz balsaco etchean emazte mococariarequin.

10. Gaixtaguinaren arima gaizqui-gura da; ez du urricari içanen bere laguna.

11. Gaixtoa joa denean, çuhurrago içanen da lainoa; eta badin çuhurrari badarraiquio, çuhurciaren jabe eguinen da.

Erran-Çaharrac 21