1. Arnoa limburcoi, eta hordiqueria harramanztsu; hequietan laket dena, ez da çuhur içanen.
2. Nola baita lehoinaren orroa, hala ere da erregueren laztura; hura jauçarazten duenac, bere arimaren contra bekatu eguiten du.
3. Guiçonarençat ohoragarri da escatimetaric bereztea bere burua; bainan çoro guciac laidagarriquerietan sarcen dira.
4. Naguiac hotzaren gatic ez du nahi içan irauli; udan esque ibilico da beraz, eta ez diote emanen.
5. Gogocundea guiçonaren bihotzean ur barna bat beçala; bainan guiçon çuhurra hara goanen çaio harcera.
6. Asco guiçon deitzen dituzte urricalmendutsu; norc atzemanen du ordean guiçon segurqui hala dena?