Erran-Çaharrac 19:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Lekuco falsua ez da gaztigatua içan gabe egonen; eta gueçurrez minço dena, galduco da.

10. Goçoqueriac ez dihoazquio çoroari, ez-eta gathibuari buruçaguien gaineco nausitasuna.

11. Guiçonaren arguitasuna haren jasancortasunetic da eçagun; eta haren ospea da bidegabeen gainetic iragaitea.

12. Nola lehoinaren orroa, hala ere da erregue baten hasarrea; eta nola ihinça belharraren gainean, hala ere da haren boztasuna.

13. Seme çoroa, aitaren atsecabea da; eta emazte casailaria, bethi darioen hegaztegui bat.

14. Burhasoec demate etche eta ontasun; Jaunac dema ordean garbiqui emazte umoa.

15. Alferqueriac ekarcen du kuma, eta arima naguia gosez egonen da.

Erran-Çaharrac 19