19. Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu.
20. Ençun çaçu errana eta onhets irakasmena, azquenean çuhur içan çadiençat.
21. Guiçonaren bihotzean asco gogoeta badabila; bainan Jaunaren nahiac berean dirau.
22. Guiçon beharra urricalcor da, eta erromesa hobea da guiçon gueçurtia baino.
23. Jaunaren beldurrac bicitzera darama; nasaician egonen da eta asturugaitzic gabe.
24. Alferrac galçarpean gordetzen du escua, eta ez da ahorat haren ekarceco.