Erran-Çaharrac 14:19-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Gaixtaguinac onen aitzinean, eta tzarrac prestuen atheetan lurrean egonen dira.

20. Erromesa bere ahaideari berari higüin içanen çaio; aberatsac, berriz, içanen du adisquide asco.

21. Gure laguna arbuiatzen duenac, bekatu eguiten du, bainan beharraz urricalcen dena, dohatsu içanen da.       Jaunaren baithan sinheste duenac maite du urricalmendua.

22. Makur dabilça gaizquiaren eguileac; urricalmenduac eta cintasunac ontasunei bidea idequitzen diote.

23. Lan hainitz den toquian içanen da nasaicia; aldiz, elhe hainitz den toquian, ardura escasia.

24. Aberastasunac çuhurrençat koro; çoroen ergueltasuna, umogabaqueria.

25. Lekuco cinac arimac libratzen ditu, eta alde orotara minço denac gueçurrac barraiatzen.

26. Jaunaren beldurrean datza gogoaren sendotasuna, eta beldur hura duenaren haurrec phesquiça içanen dute.

27. Jaunaren beldurra bicitzeco ithurria, guiçonei bazter eraguiteco heriotzeco galpenetic.

28. Populuaren handian erreguerençat ospe, eta gutian buruçaguinarençat laido.

29. Pairuduna umotasun handiaren arabera ibilcen da; aldiz, pairugabeac, aguercen du bere çoroqueria.

30. Bihotzaren sasualtasuna da haraguiaren bicigarri; bekaizgoa, heçurren ustelgarri.

31. Guiçon beharrari bidegabe ekarcen dioenac, haren eguileari irain ekarcen dio; aldiz, ohore demo, beharrez urricalcen denac.

32. Bere malçurquerian gaixtaguina hastandua içanen da; prestuac, berriz, bere heriotzetic iguriquitzen du.

33. Guiçon umoaren bihotzean datza çuhurtasuna, eta arguituco ditu jaquitateric ez dutenac ere.

34. Çucentasunac goratzen du jendea; bekatuac aldiz, lander eguiten ditu populuac.

35. Erreguez onhetsia da cerbitzari oharduna; hutsalac jasanen du haren hasarrea.

Erran-Çaharrac 14