15. Gaiçoac sinhesten du edocein solas; xothilac beguiratzen diete bere urhats guciei. Deus onic ez da içanen haur amarrutsuarençat; bainan cerbitzari çuhurrari ongui atheraco çaizco eguiten dituen guciac, eta çucen goanen da bere bidean.
16. Çuhurra beldur da, eta aldaratzen da gaizquitic; çoroa aitzina dihoa eta gogoa sendoric.
17. Pairugabeac eguinen du çoroqueria; eta guiçon amarrutsua hastiagarri da.
18. Adimendu ttipicoac çoroqueriaren jabe dira; eta xothilac jaquitatearen beguira egonen dira.
19. Gaixtaguinac onen aitzinean, eta tzarrac prestuen atheetan lurrean egonen dira.