13. Irria atsecabez nahastecatzen da, eta deithoreac harcen du bozcarioaren azquen burua.
14. Çoroa bere bideez aseco da, eta hura baino hobequi guiçon ona.
15. Gaiçoac sinhesten du edocein solas; xothilac beguiratzen diete bere urhats guciei. Deus onic ez da içanen haur amarrutsuarençat; bainan cerbitzari çuhurrari ongui atheraco çaizco eguiten dituen guciac, eta çucen goanen da bere bidean.
16. Çuhurra beldur da, eta aldaratzen da gaizquitic; çoroa aitzina dihoa eta gogoa sendoric.
17. Pairugabeac eguinen du çoroqueria; eta guiçon amarrutsua hastiagarri da.