Erran-Çaharrac 14:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Emaztequi çuhurrac eguinen du bere etchea; çoroac eragotzico du eguina dena ere.

2. Bide çucenaz dabilana eta Jaincoaren beldur dena, arbuiatua da bide tzarraz ibilcen denaz.

3. Hampurusqueriaca cigorra çoroaren ahoan da; aldiz, beren ezpainec beguiratzen dituzte çuhurrac.

4. Idiric ez den toquian, bihiteguia hutsa da; bainan uzta hainitz den lekuan, han agueri da idiaren indarra.

5. Lekuco cinac ez dio gueçurric; gueçur barraiatzen hari da lekuco maulatia.

6. Trufariac bilhatzen du çuhurcia eta ez du aurkitzen; umoac errexqui arguitzen dira.

7. Par eguioçu guiçon çoroari, eta ikusico duçu ez daquiela umotasuneco solasic.

8. Xothilaren çuhurcia da bere bidearen eçagutzea; eta çoroen umogabequeria nihon ez da baratzen.

9. Bekatuaz trufatzen da çoroa; eta prestuen artean egonen da gracia.

10. Bihotzac daqui bere arimaco uherdura; haren bozcarioan ere ez da sarthuco arrotza.

11. Xahutuac içanen dira gaixtaguinen etcheac; aldiz, prestuen olhac gorituco dira.

12. Bada bidea guiçonari çucena iduritzen çaioena; haren buruac ordean, heriotzera darama.

13. Irria atsecabez nahastecatzen da, eta deithoreac harcen du bozcarioaren azquen burua.

14. Çoroa bere bideez aseco da, eta hura baino hobequi guiçon ona.

Erran-Çaharrac 14