Erran-Çaharrac 12:3-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Guiçona ez da tzarqueriatic hazcartuco, eta prestuen erroa ez da higuituco.

4. Emazte bicitorea bere senharrarençat koro bat da; eta ahalcatzeco gauçac eguiten dituena, senharraren heçurren ustelgarri da.

5. Prestuen gogoetac çucentasunez betheac dira; eta gaixtaguinen asmuac, cimarkuz.

6. Gaixtaguinen hitzac odolari celata eguiten dabilça; prestuac beren ahoaz libratuco dira.

7. Jo çatzu gaixtaguinac, eta sunsituco dira; ordean prestuen etcheac iraunen du.

8. Bere arguitasunetic eçagutuco da guiçona; bainan erguel eta çoro dena erdeinuari bidean jarcen çaio.

9. Berez bere doitzen den gaixoac, guehiago balio du, ecenetz harro eta oguiz escas denac.

10. Prestuac bere abereen biciaz ardura badu; aldiz, gaixtaguinen barneac gogorrac dira.

Erran-Çaharrac 12