Erran-Çaharrac 12:14-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Norc-berac bere ahoco fruituetaric bilduco du bere ona, eta bere escuetaco eguincen arabera emana içanen çaio.

15. Çoroari bere bidea çucena çaio bere beguietan; aldiz, çuhurra denac ençuten ditu berceen erranac.

16. Erguelac berehala aguercen du bere samurra; berriz, içan hidoia norc-ere gordetzen baitu, hura xothila da.

17. Daquienaren errailea, lekuco çucena da; aldiz, gueçurrez minço dena, lekuco maulatia da.

18. Bada aguincen duenic eta concienciaren ezpataz beçala sistatua denic; bainan çuhurraren mihia haren osagarria da.

19. Eguiaz minço den ahoa, bethi gogor egonen da; aldiz, harramascan minço den lekucoac aphaincen du mihi gueçurtia.

Erran-Çaharrac 12