Erran-Çaharrac 11:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Balença enganagarria da Jaunaren beguira hatsgarri; eta phisu çucena, haren nahicari.

2. Non-ere baita hampurusqueria, han ere içanen da ahalqueria; aldiz, non içanen da aphalguratasuna, han ere çuhurtasuna.

3. Prestuen lainotasuna, hequien bide; aldiz, gaixtaguinen malçurtasuna, hequien galbide.

4. Aberastasunac aspercundezco egunean deusetaco ez dira içanen; çucentasunac aldiz, heriotzetic du libraturen.

5. Çucentasunac lainoa lagunduco du bere bidean, eta gaixtaguina erorico da bere tzarquerian.

6. Çucentasunac çucenac ditu atheratuco, eta beren arteetan gaixtaguinac dira erorico.

7. Guiçon gaixtoa hil ondoan, phesquiçaric ez da guehiago batere içanen, eta eguitecotsuen iguriquimena gucia da galduren.

8. Prestua hesturatic içan da atheratua, eta gaixtaguina haren ordain içanen da sarthua.

9. Aleguiacariac elhez enganatzen ditu bere adisquideac; prestuac aldiz, libratzen ditu beren jaquitateac.

Erran-Çaharrac 11