12. Herrac bizten ditu escatimac, eta caritateac itsutzen hoben guciac.
13. Jaquitatea aurkitzen da çuhurraren ezpainetan, eta çaharoa adimenduz escas denaren bizcarrean.
14. Çuhurrec gordetzen dute jaquitatea; aldiz, çoroen ahoa ahalcamenduari hurbil dago.
15. Aberatsarençat ontasunac gaztelu beharrarençat gabea lotsamendu.
16. Prestuaren lanac, bicitzerat; gaixtaguinen eguinçac aldiz, bekaturat.
17. Irakasmena çaincen duenarençat, bicico bidea; erançuquia bazterrerat uzten duenarençat, errebelatzea.
18. Ezpain gueçurtiec gordetzen dute herra; irainca hari dena, çoro bat da.
19. Elhe hainitzei etzaiote bekatua escastuco; bainan bere ezpainac neurritan daduzcana, guciz da umoa.
20. Prestuaren mihia da cilhar hauta; aldiz, gaixtaguinen bihotza deusetaco ez da.
21. Prestuaren ahoac asco ditu arguituren; ikasigabeac berriz, bihotzeco landerrerian dira hilen.
22. Jaunaren benedicioneac eguiten ditu aberatsac, eta atsecabea ez da hequiei batuco.
23. Irri eguiteco beçala çoroac eguiten du gaixtaqueria; çuhurcia da aldiz, guiçonaren umotasuna.
24. Ceren-ere baita beldur gaixtaguina, hura ethorrico çaio gainera; prestuari emana içanen çaio bere nahicariaren arabera.