1. Aitaren bozgarri da seme çuhurra; seme çoroa, berriz, bere amaren hiragarri.
2. Tzarqueriaticaco aberastasunac ez dira deusetaco baliaturen; çucentasunac aldiz, heriotzetic libraturen du.
3. Jaunac ez du goseteaz hagoranduren prestuaren arima, eta eragotziren ditu gaixtaguinen malçurqueriac.
4. Escu naguiac dakar erromestasuna aldiz, bicitorearen escuac bilcen ditu aberastasunac. Gueçurraren gainean bermatzen dena, haicez hazten da; haina, berriz, hegaldaca dihoacen xorien ondotic jarraiquitzen da.
5. Uztaroan bilcen hari dena, ume çuhurra da; bainan udan lo dagoena, ahalqueriaren umea da.
6. Jaunaren benedicionea prestuaren buruaren gainean da; tzarqueriac aldiz, estalcen du gaixtaguinen beguithartea.
7. Laudoriorequin aiphatuco da prestuaren orhoitzapena, eta gaixtaguinen icena ustelduco da.
8. Bihotzez çuhur denac onhesten ditu berceen erranac; çoroa ahotic galcen da.