Erran-Çaharrac 1:19-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Holacoac dira jaramanaren bidexcac; atzematen dituzte aberatsen arimac.

20. Campoan minço da çuhurcia, placetan atheratzen du bere hitza.

21. Osteen aitzinean oihuz dago; hirico atheen campoco aldean atheratzen ditu bere solasac, dioelaric:

22. Haurrac, noiz arteo maithatuco duçue haurtasuna, eta çoroec noiz arteo içanen dute caltecor dituzten gaucen guticia, eta umotasunic ez dutenec higüinduco dute jaquintasuna?

23. Ene cridançamendura, itzul çaitezte; huna non aguertuco darotzuedan ene izpiritua, eta adiaracico ene hitzac.

24. Ceren nic deithu, eta çuec ez duçuen nahi içan; nic escua hedatu, eta nihor etzen beguiratzeco;

25. Ene erran on guciac erdeinatu eta ene gaizquiac axolaric gabe utzi ditutzuen:

26. Nic ere çuen heriotzeco orduan irri eguinen dut, eta trufatuco naiz, beldur cinetena guertatuco çaitzuetenean;

27. Çorigaitza bat-batean jaucico denean; herioac, phesiac beçala jaçarrico darotzuenean; hesturac eta athecac ethorrico direnean çuen gainera.

28. Orduan deithuco naute, eta ez dut ençunen; goicetic jaiquico dira, eta ez naute atzemanen;

29. Ceren hastio içan duten irakaspena, eta ez duten hartu Jaunaren beldurra.

30. Ceren ene erran ona ez duten onhetsi, eta erdeinatu dituzten ene cridançamendu guciac.

Erran-Çaharrac 1