1. Bada Pierris eta Ioannes elkarrequin igaiten ciraden templera othoitz ordutan, baitzén bedratzi orenetan.
2. Eta guiçon bere amaren sabeleandanic maingu cembat ekarten cen: cein eçarten baitzutén egun oroz templeco bortha Ederra deitzen denean, elemosyna esca lequiençát templean sartzen ciradeney.
3. Harc ikus citzanean Pierris eta Ioannes templean sartzera cioacela, othoitz eguin ciecen elemosynabat luençát.
4. Baina harenganat beguiac çorrozturic Pierrisec Ioannesequin erran ceçan, Beheçac gureganat.
5. Eta hura beguira çayen çorrozqui, hetaric cerbait recebitu vstez.
6. Orduan Pierrisec erran ceçan, Cilharric ez vrrheric eztiát: baina cer baitut hura emaiten drauat: Iesus Chrift Nazarenoren icenean iaiqui adi eta ebil adi.
7. Eta hura escu escuinetic harturic, goiti ceçan, eta bertan erscont citecen haren oin çolác eta aztalac.