Eginak 21:6-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Guero elkar bessarcaturic, vncira igan guentecen, eta berceac beretarát itzul citecen.

7. Eta gu biagea acabaturic arriua guentecen Tyretic Ptolemaidara: eta anayeac salutaturic, egon guentecen egun-bat hequin.

8. Eta biharamunean ilkiric Paul eta harequin guenenac ethor guentecen Cesareara: eta sarthuric Philippe Euangelistaren etchean (cein baitzén çazpietaric bat) egon guentecen hura baithan.

9. Eta hunec cituen laur alaba virgina prophetizatzen çutenic.

10. Eta han dembora vnguisco egon guenenean, ethor cedin Iudeatic Agabus deitzen cen Prophetabat.

11. Eta guregana ethorriric eta Paulen guerricoa harturic eta harçaz bere oinac eta escuac estecaturic, erran ceçan, Gauça hauc erraiten ditu Spiritu sainduac, Guerrico hunen iabe den guiçona, hunela estecaturen dute Ierusalemen Iuduéc, eta liuraturen duté Gentilén escuetara.

12. Eta gauça hauc ençun guentuenean, othoitz eguin gueneçón guc eta leku hartan ciradenéc, ezledin igan Ierusalemera.

13. Orduan ihardets ceçan Paulec, Cer ari çarete nigarrez çaudetela, eta ene bihotza erdiratzen duçuela? Ecen ni ez estecatu içatera solament, baina Ierusalemen hiltzera-ere prest naiz Iesus Iaunaren icenagatic.

14. Bada, hari burutan ecin eman gueneçaqueonaren gainean, vtzi gueneçan, erraiten guenduela, Iaunaren vorondatea eguin dadila.

15. Eta cembeit egunen buruän gure hatuac harturic igan guentecen Ierusalemera.

16. Eta ethor citecen discipuluetaric-ere batzu Cesareatic gurequin çacarqueitela berequin Mnason Cypriano iaquin-bat, discipulu ancianoa, cein baithan ostatuz behar baiquenen.

17. Bada ethorri guenenean Ierusalemera, gogotic recebi guençaten anayéc.

18. Eta biharamunean sar cedin Paul gurequin Iacques baithara, eta Anciano guciac hara bil citecen.

19. Eta hec bessarcaturic, conta citzan punctuz punctu Iaincoac Gentilén artean haren ministerioz eguin cituen gauçác.

20. Eta hec ençun citzatenean, glorifica ceçaten Iauna, eta erran cieçoten, Anayé, badacussac cembat milla diraden Iudu sinhetsi dutenac: eta guciey baitacheté Iaincoaren zeloa.

21. Eta ençun dié erraiten hiçaz, ecen hic Moysesen vtzitera iracasten dituala Gentilen artean diraden Iudu guciac, erraiten duála, ecen eztituztela haourrac circonciditu behar, eta eztutela ordenancén araura ebili behar.

Eginak 21