9. Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen?
10. Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát.
11. Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,
12. Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.
13. Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira: