12. Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta hunec etzituen ençun, Jaunac Moisi erran içan cioen beçala.
13. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Goicic jaiqui çaite, eta Faraonen aitzinean eman, eta erranen dioçu: Han dio Hebrearren Jainco Jaunac: Utzac ene populua niri sacrificatzera.
14. Ecen aldi huntan ene çauriac oro igorriren ditut hire bihotzaren gainera, eta hire cerbitzari, eta hire populuaren gainera: jaquin deçacan ene iduricoric ez dela lur gucian.
15. Ecen orai escua hedatzen dudalaric, içurriz joco haut hi eta hire populua ere, eta lurretic eceztaturen haiz.
16. Ceren-eta hi eçarri içan baihaut, ene indarra aguer dadiençat hire gainean, eta ene icena lur gucian aipha dadiençat.