Ecsodoa 9:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada Jaunac Moisi erran cioen: Aguer çaite Faraonen aitzinera, eta erroçu: Hau dio Hebrearren Jainco Jaunac: Utzac populua sacrificatzera niri.

2. Baldinetaria oraino ukora eguiten baduc eta atchiquitzen badituc,

3. Huna non ene escua içanen den hire landen gainean: eta içurrite latz bat hire çaldi, eta asto, eta camelu, eta idi eta ardien gainean.

4. Eta miresgarri dena eguinen du Jaunac Israelen içancen eta Eguiptoarren içancen artean, Israelen semeenac direnetaric ez baita deusere galduco.

5. Eta Jaunac ordua bereci du, dioelaric: Jaunac bihar obratuco du hitz hori lurraren gainean.

6. Jaunac beraz hitz hori obratu çuen biharamunean: eta Eguiptoarren abere guciac hil ciren; eta bat bakarra ere ez Israelgo semeen abereetaric.

7. Eta Faraonec igorri içan çuen ikustera: bainan Israelenac cirenetaric etzen batere hilic. Eta dorphetu cen Faraonen bihotza eta etzuen utzi populua goatera.

8. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni: Escuac bethe çatzue suteguico hautsetic, eta Moisec hura arthic beça cerura Faraonen aitzinean.

9. Eta herrautsa hel bedi Eguiptoco lur gucira: ecen çauriac eta trumpilo hancen direnac eguinen dira guiçonetan eta aciendetan Eguiptoco lur gucian.

Ecsodoa 9