9. Eta Moisec ihardetsi cioen Faraoni: Berez diçadaçu eguna ceinetan othoitz eguinen baitut çuretzat, eta çure cerbitzari eta çure populuarençat, iguelac urrun diten çutaric, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarietaric eta çure populutic: eta hibaiean baicic ez ditecen gueldi.
10. Hunec ihardetsi çuen: Bihar. Eta Moisec erran cioen: Çuc galdatua eguinen dut, jaquin deçaçun ez dela gure Jainco Jauna beçalacoric.
11. Eta iguelec guibel eguinen dute çu ganic, eta çure etchetic, eta çure cerbitzarien eta çure populuaren ganic: eta bakarric gueldituco dira hibaiean.