1. Jaunac erran cioen berriz Moisi: Sar çaite Faraonen gana, eta erroçu: Hau dio Jaunac. Utzac ene populua goatera, niri sacrificio bat eguin deçadan.
2. Bainan ez badituc utzi nahi, hire eremu guciac betheco ditiat iguelez.
3. Eta hibaia iguelez iraquituco da: eta iguelac goiti atheratuco dira, sarthuco dira hire etchean, eta hire etzateco guelan, eta hire ohean, eta hire cerbitzarien etcheetan, eta hire populuaren baithan, eta hire labeetan, eta hire jatecoen ondarretan:
4. Eta iguelac sarthuco dira hire gana eta hire populuaren gana, eta hire cerbitzarien gana.
5. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Erroçu Aaroni: Heda çaçu çure escua hibaiera eta latsetara eta ainciretara, eta ilki çatzu iguelac Eguiptoco lurraren gainera.
6. Eta Aaronec escua hedatu çuen Eguiptoco uren gainera, eta iguelac igan ciren eta Eguiptoco lurra estali çuten.
7. Eta sorguinqueria eguileec orobat eguin çuten beren gaizquinqueriez, eta iguelac iganaraci cituzten Eguiptoco lurraren gainera.
8. Bada Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Othoitz çaçue Jauna iguelac ken detzan ni ganic eta ene populua ganic: eta populua utzico dut Jaunari sacrificio eguitera.