Ecsodoa 7:2-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Çuc hari erranen diozcatzu nic çuri manatu guciac: eta hura minçatuco da Faraoni, utz ditzan bere lurretic Israelgo semeac.

3. Bainan nic gogortuco dut haren bihotza, eta bat-bercearen gainzca eguinen ditut ene sendagailac eta ikuscariac Eguiptoco lurrean.

4. Eta Faraonec etzaituztete ençunen: eta hedatuco dut ene besoa Eguiptoaren gainera, eta atheratuco ditut Eguiptoco lurretic erabaqui gogorrenez ene armada eta populua, Israelgo semeac.

5. Eta Eguiptoarrec jaquinen dute ni naicela Jauna, ene escua hedatu dudana Eguiptoaren gainera, eta hequien erditic Israelgo semeac atheratu ditudana.

6. Moisec beraz eta Aaronec nola manatu baitzuen Jauna, hala eguin çuten.

7. Bada Moisec lau hogoi urthe cituen eta Aaronec lau hogoi eta hirur Faraoni minçatu cirenean.

8. Eta Jaunac erran cioten Moisi eta Aaroni:

9. Faraonec erranen darotzuetenean: Erakuts diaztatzue seinaleac, çuc, Moise, erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta arthicaçu Faraonen aitzinean, eta cigorra sugue bilhacatuco da.

10. Moise eta Aaron goan ciren beraz Faraonen aitzinera, eta eguin çuten Jaunac manatu içan cioten beçala; eta Aaronec hartu çuen cigorra Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean, eta sugue bilhacatu cen.

11. Bainan Faraonec deithu cituen bere jaquinac eta sorguinqueria eguileec: eta hauquiec ere orobat eguin çuten Eguiptoco sorguinqueria eta jaquitate ixilen bidez.

12. Arthiqui cituzten beren cigorrac, ceinac sugue bilhacatu baitziren: bainan Aaronen cigorrac hequienac iretsi cituen.

13. Eta Faraonen bihotza gogortu cen, eta etzituen ençun, Jaunac manatu içan çuen beçala.

14. Bada, Jaunac erran cioen Moisi: Dorphetua da Faraonen bihotza, ez du populua goatera utzi nahi.

15. Çoaci goicetic haren gana: hara non atheraco den urera: eta egonen çare haren bidean hibaia bazterrean: eta escuan har çaçu sugue bilhacatu içan den cigorra.

16. Eta erranen dioçu Faraoni: Hebrearren Jainco Jaunac igorri nau çu gana, dioelaric: Utzac ene populua, mortuan niri sacrificio eguitera; eta orai arteo ez duc nahi içan ençun.

Ecsodoa 7