1. Guero Moise eta Aaron goan ciren Faraonen aitzinera, eta erran cioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Utzac ene populua mortuan sacrificio eguitera.
2. Bainan hunec ihardetsi çuen: Nor da Jauna, nic haren boça ençuteco, eta Israel uzteco? Ez dut Jaunic eçagutzen, eta ez dut Israel utzico.
3. Eta erran cioten: Hebrearren Jaincoac deithu gaitu, goan gaitecen hirur egunen bidean mortuan, eta sacrifica deçogun gure Jainco Jaunari: beldurrez içurriac edo ezpatac jaçar diçaguten.
4. Eguiptoco erreguec erran cioten: Moise eta Aaron, certaco harrotzen duçue populua bere lanetaric? çoazte çuen eguitecoetara.
5. Eta Faraonec erran çuen: Populu hori berhatua da: ikusten duçue osteac goiti eguin duela: cembatez guehiago bere nequeetaric hatsarte ematen badioçuete.
6. Egun hartan manu eguin cioten beraz lanetaco aitzindariei eta populuaren gainean cirenei, erraten çuelaric:
7. Ez duçue guehiago populuari aitzinean beçala lastoric emanen adrailuen eguiteco: bainan goan beitez berac lasto bilcera.
8. Eta emanen dioçuete eguiteco aitzinean eguiten çuten becembat adrailu, eta ez duçue batere gutituco: ecen alfer daude, eta horren gatic oihuca hari dira, diotelaric: Goacen, eta sacrificio eguin dioçogun gure Jaincoari.
9. Lanen-pean lehertuac içan beitez, eta xedatua bethe beçate, onhets ez detzaten gueçurrezco solasac.
10. Ilki ciren beraz lanetaco aitzindariac eta populuaren gainecoac, eta erran cioten populuari: Hunela dio Faraonec: Ez darotzuet lastoric ematen.
11. Çoazte, eta bil çaçue ahal duçuen toquian, eta çuen lanetic etzaitzuete batere gutitua içanen.