Ecsodoa 2:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horien ondoan, ilki cen Lebiren etcheco guiçon bat, eta hartu çuen bere leinuco emazte bat.

2. Hau amatu cen eta erdi seme batez: eta ederra cela ikusiric, gorde içan çuen hirur hilabethez.

3. Eta guehiago ecin gorde ceçaqueenean, hartu çuen ihizco xaxquito bat, eta ferecatu çuen naslicaz eta bikez: eta haurttoa eçarri çuen barnean, eta urheguico ihien artean utzi çuen,

4. Haurraren arreba urrundanic çagoela, cer guerthatuco cen beguira.

5. Huna bada, Faraonen alaba jausten cela urean garbitzera: eta haren nescatchac ur-heguiz cihoacen. Eta xaxquitoa ikusi çuenean ihiztocan, bere ondocoetaric bat igorri çuen: eta ekarri cioten xaxquitoa.

6. Idequitzean eta ikustearequin haur ttipi bat barnean marracaz, hartaz urricalduric, erran çuen: Hebrearren haurretaric da hau.

7. Haurraren arrebac erran cioen: Nahi duçu goan nadien, eta deit deçaçudan hebrear emaztequi bat, haur ttipia haz deçaqueena?

8. Ihardetsi cioen: Çoaci. Nexca goan cen eta deithu çuen bere ama.

Ecsodoa 2