1. Horien ondoan, ilki cen Lebiren etcheco guiçon bat, eta hartu çuen bere leinuco emazte bat.
2. Hau amatu cen eta erdi seme batez: eta ederra cela ikusiric, gorde içan çuen hirur hilabethez.
3. Eta guehiago ecin gorde ceçaqueenean, hartu çuen ihizco xaxquito bat, eta ferecatu çuen naslicaz eta bikez: eta haurttoa eçarri çuen barnean, eta urheguico ihien artean utzi çuen,
4. Haurraren arreba urrundanic çagoela, cer guerthatuco cen beguira.
5. Huna bada, Faraonen alaba jausten cela urean garbitzera: eta haren nescatchac ur-heguiz cihoacen. Eta xaxquitoa ikusi çuenean ihiztocan, bere ondocoetaric bat igorri çuen: eta ekarri cioten xaxquitoa.