19. Jaunac mendebaletic igorri çuen haice bat hazcarrenetaric, ceinac hartu baitzituen xartalac eta itsaso Gorrira arthiqui: eta hequietaric bakar bat ere etzen guelditu Eguiptoco bazter orotan.
20. Eta Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta erreguec etzituen utzi Israelgo semeac.
21. Bainan Jaunac erran cioen Moisi: heda çaçu escua cerura: eta ilhumbeac eguin beitez Eguiptoco lurrean hain lodiac non escuz uqui içan ahal baitequez.
22. Eta Moisec hedatu çuen escua cerura: eta ilhumbe icigarriac eguin ciren hirur egunez Eguiptoco lur gucian.
23. Eta nihorc etzuen ikusi bere anaia, eta nihor etzen higuitu çagoen toquitic: bainan argui cen Israelgo semeec egoitza eguiten çuten lekuetan.
24. Eta Faraonec deithu cituen Moise eta Aaron, eta erran cioten: Çoazte, sacrifica çaçue Jaunari: bakarric çuen ardiac eta idiac gueldi beitez; çuen haurrac ere goan beitez çuequin.
25. Moisec ihardetsi çuen: Emanen darozquigutzu bitimac eta holocaustac, gure Jainco Jaunari escainceco.
26. Gure arthalde guciac ethorrico dira gurequin: hequietaric ez da aztaparreco behatz bat ere gueldituco; premia dira gure Jainco Jaunari bihurcen çaizcon ohoretaco: bereciqui ez daquigunean cer den behar imolatu, lekura berera hel gaitecen artean.
27. Bada Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta goatera etzituen utzi nahi içan.