8. Bizquitartean erregue berri bat, Josep eçagutzen etzuena, jaiqui cen Eguiptoaren gainera.
9. Eta erran cioen populuari: Huna Israelgo semeen populua ostetan igana, eta gu baino hazcarrago.
10. Çatozte, çuhurqui eguiteco çapha deçagun, popula dadien beldurrez: eta gure gainera guerla bat heldu bada, bat eguin dadien gure etsaiequin, eta gu garhaituric ilki dadien Eguiptotic.
11. Hortaracotz eçarri cituen hequien gainean lanetaco aitzindariac, nekeen-pean hequien leherceco: eta Faraoni eguin içan ciozcaten Tabernacleaco hiriac, Phitom eta Errameses.
12. Bainan cembatenaz çaphatuago eta hambatenaz populatzen eta berhatzenago ciren