Ecsodoa 1:2-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Erruben, Simeon, Lebi, Juda,

3. Isacar, Çabulon eta Benjamin,

4. Dan eta Nefthali, Gad eta Aser.

5. Jacoben belhauneticaco guciac ciren beraz hirur hogoi eta hamar: bada, Josep Eguiptoan cen orducotz.

6. Hau hil ondoan, eta hunen anaia guciac eta ahaidegoa ere bai,

7. Israelgo semeac berhatu ciren, eta musquila beçala populatu: eta hainitz hazcarturic, estali çuten lurra.

8. Bizquitartean erregue berri bat, Josep eçagutzen etzuena, jaiqui cen Eguiptoaren gainera.

9. Eta erran cioen populuari: Huna Israelgo semeen populua ostetan igana, eta gu baino hazcarrago.

10. Çatozte, çuhurqui eguiteco çapha deçagun, popula dadien beldurrez: eta gure gainera guerla bat heldu bada, bat eguin dadien gure etsaiequin, eta gu garhaituric ilki dadien Eguiptotic.

11. Hortaracotz eçarri cituen hequien gainean lanetaco aitzindariac, nekeen-pean hequien leherceco: eta Faraoni eguin içan ciozcaten Tabernacleaco hiriac, Phitom eta Errameses.

12. Bainan cembatenaz çaphatuago eta hambatenaz populatzen eta berhatzenago ciren

13. Eta Eguiptoarrec higüin cituzten Israelgo semeac, eta escarniatuz gaizqui erabilcen cituzten:

14. Eta bicitze garratza iraganarazten cioten lohi, eta adrailuetaco lan gogorrez eta berce cerbitzu guciez, ceinetaz lur lanetan leherrarazten baitzituzten.

Ecsodoa 1