Eclesiastesa 7:3-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Deithorea den etchera hobe du goatea, ecenetz barazcaria den etchera: alabainan, hartan ohartarazten da guiçon gucien akabançaz, eta bici denac gogoetac eguiten ditu guerthatzecoa denaz.

4. Irria baino hobe da hasarrea, ceren hobendun jarcen denaren arima cridançatzen baita beguitharteco ilhunduraz.

5. Çuhurren bihotza ilhundura den toquian da, eta çoroena bozcalencia den lekuan.

6. Hobe da çuhurraz içatea cridançatua, ecenetz çoroen balacuz enganatua;

7. Ceren duphinaren azpian erretzen hari diren elhorrien harrabotsa nolaco, çoroaren irria halaco: bainan hori ere hutsalqueria.

8. Calomniac nahasten du çuhurra eta ilhauncen haren bihotzeco indarra.

9. Solasaren akaboa hobea da hastea baino; guiçon jasancorra hobea da oçarra baino.

10. Ez içan jauzcor, ceren hasarrea çoroaren golkoan baitago.

Eclesiastesa 7