4. Berriz eman diotet beguia guiçonen lan guciei, eta ohartu naiz anceac lagunaren bekaizgoari çabalduac daudecela; eta hortan ere hutsalqueria eta behargabeco grina.
5. Çoroac bilcen ditu escuac eta jaten bere haraguiac, dioelaric:
6. Ahurtara bat hobe da descansurequin, ecenetz bi escuen bethea neke eta gogoco behardurarequin.
7. Beguiratuz, berce hutsalqueria bat ere aurkitu dut iguzquiaren azpian:
8. Halacoa pacant da, eta ez du berequin, ez semeric, ez anaiaric, eta halere ez da lanetic baratzen, era haren beguiac ez ditazque diruz ase; eta ez du gogoeta eguiten, erraten duelaric: Norençat hari naiz lanean, eta gabetzen dut ene bicia ene ontasunen goçotic? Hortan ere hutsalqueria eta behardura gaixtoena.
9. Hobe da beraz, pacant baino, bia elkarrequin içatea; ecic probetchu atheratzen dute beren pharçunergotic.
10. Batec erorcera eguin badu, berceac soincaturen du. Çorigaitz bakarrari! Ecen erori ditaqueenean, nihor ez du alchatuco duenic.