1. Eclesiastesaren hitzac, Jerusalemeco erregue Dabiden semearenac.
2. Hutsalqueriaren hutsalqueria, dio Eclesiastesac: hutsalqueriaren hutsalqueria, eta oro hutsalqueria.
3. Guiçonac cer du guehiago bere lanetic, iguzquiaren azpian daraman neketic?
4. Guiçaldi bat badoha, guiçaldi bat heldu da; bainan lurra hala-hala dago bethi.
5. Iguzquia jaiquitzen eta etzaten da, eta bere lekura itzulcen; eta han berriz jaiquiric,
6. Ingurua eguiten du egüerdia gaindi, eta ipharrera itzulcen da. Haicea badoha oro itzulica iraganez, eta bere inguruequin bihurcen da.
7. Hibai guciac itsasora sarcen dira, eta itsasoac ez du gaindi eguiten: hibaiac ilki diren toquira bihurcen dira, berriz ere turrustaca goateco.