2. Heren bat suz erreco duçu hiriaren erdian, sethioco egunac bethetzen diren arabera; berce heren bat hartuco duçu eta ezpatarequin ebaquico hiriaren inguruan; azquen herena berriz, haiceari emanen dioçu, eta nic ezpata biluciren dut hequian ondotic.
3. Eta hequietaric guti bat hartu eta çure caparen izquinan estecatuco duçu.
4. Eta hauquietaric hartuco ditutzu berriz cembait eta suan erreco, eta handic ilkico da su bat Israelgo etche guciaren gainera.
5. Hau dio Jainco Jaunac: Hori da Jerusaleme; eçarri dut jendaien erdian, eta lurrac haren inguruan.
6. Eta erdeinatu ditu ene erabaquiac, jendaiac baino tzarrago bilhacatzeraino; eta ene manamenduac, haren inguruan diren lurrec baino guehiago; ecen osticatu ditu ene erabaquiac, eta ez da ene manamenduetan