10. Aitec beraz janen ditine hire erdian beren semeac, eta semeec beren aitac; ene erabaquiac betheco ditinat hire baithan, eta haice gucietara barraiaturen ditinat hire ondarrac.
11. Horren gatic, dio Jainco Jaunac: Ala ni! ceren lohitu dunan ene sainduteguia hire tzarqueria guciez eta icigarriqueria guciez, ez bahaut nic ere phorroscatzen; eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco.
12. Hire hiruretaric bat hilen dun içurritetic, eta goseteac iharraracico din hire erdian; berce hirugarrena ezpataren azpira erorico dun hire inguruan; berce hirugarrena berriz, haice gucietara barraiatuco dinat, eta ezpata bilucico dinat hequien guibeletic.
13. Eta ene sepha betheco eta ene gaitzidura aseco dut hequien gainean, eta hartuco dut sosegu; eta ene iraquidura asquietsi duquedanean hequien gainean, jaquinen dute ni naicela Jauna, ene karrean minçatu naicena.
14. Eta eçarrico haut mortu, eta hire inguruan diren jendaien laidagarri, iragarle gucien aitzinean.