11. Bainan horren bazterretan eta ainciretan, urac ez dire gueçatuco, ceren gazteguitzat emanac içanen baitire.
12. Eta uharraren heguietan bi aldeetaric sorthuco da cer-nahi çuhaitz fruitudun; hequien hostoa ez da erorico, eta fruitua etzaiote escastuco; hilabethe oroz ekarrico dute berria, ceren horgo urac sainduteguitic ilkitzen baitire; eta hequien fruituac içanen dire hazcurritzat eta hostoac sendacaritzat.
13. Hau dio Jainco Jaunac: Hori da muga ceinaren barnean Israelgo hamabi leinuec goçatuco baituçue lurra; ecen Josepec çathi bikuna du.
14. Bada, goçatuco duçue, bakotchac bardin bere anaiac beçala, lur hori ceinaren gainean alchatu baitut escua, çuen arbasoei emanen niotela; eta lur hori erorico çaitzue goçamenetara.
15. Hauquiec dire, berriz, lur hortaco mugac: ipharreco ephaitzara, itsaso handitic Hethalongo bidea, Sedadara goatean,