1. Eta çorthera lurraren phartitzen hasico çaretenean, berez dioçotzue Jaunari picainac, lurretic leku sainduetsi bat, hogoi eta borz mila haga luçara eta hamar mila çabalera; sainduetsia içanen da bere eremu gucian inguru inguru.
2. Eta aurkinça gucitic sainduetsia içanen da çathi bat, borz ehun haga lau aldeetara içanen dituena inguruan, eta berrogoi eta hamar beso hiripeençat itzulian.
3. Neurri hortaz neurtuco ditutzu hogoi eta borz mila hagaren lucetasuna eta hamar milen çabaltasuna, eta han içanen dire temploa eta sainduren saindua.
4. Lurretic sainduetsi eremua içanen da sainduteguian cerbitzatzen eta Jauna gana hurbilcen diren aphecençat; eta leku hura hequien etcheençat eta sainduteguiarençat içanen da.
5. Berriz, temploan cerbitzatzen diren lebitarrençat içanen da hogoi eta borz mila hagaren lucetasuna eta hamar milen çabaltasuna; hequiec içanen dituzte temploan hogoi guela.
6. Eta hiriaren eremua eçarrico duçue, borz mila haga çabal eta hogoi eta borz mila luce, sainduteguiarençateco berezcunçaren arabera, Israelgo etche guciarençat.
7. Princearençat ere eçarrico duçue çathia buru batean eta bercean, sainduteguiarençateco berezcunçaren eta hiritoquiaren bazterraz, sainduteguiarençateco berezcunçaren eta hiri-toquiaren parrean, itsas hegui batetic bercera, eta iguzqui-aldetic iguzqui-aldera; haren çathiaren lucetasuna berriz, berce çathi bakotcharen arabera, mendebaleco mugatic iguzqui-aldeco mugara.
8. Israelen içanen du lurretic bere çathia; eta princeec ez dute guehiago larruturen ene populua, bainan lurra emanen diote Israelgo etcheari, ceini bere leinuaren arabera.
9. Hau dio Jainco Jaunac: Asqui içan bequiçue, Israelgo princeac; uzquitzue çuen tzarqueria eta harrapaqueriac; çucentasunean eta çucembidean ibil çaitezte; berez çatzue çuen eremuac ene populuaren lurretaric, dio Jainco Jaunac.