Ecequielen Profecia 43:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta eraman ninduen iguzqui-alderat çagoen athera;

2. Eta hara Israelgo Jaincoaren ospea iguzqui-aldetic sarcen cela; eta haren harrabotsa cen ur-uharren harrabotsa beçala, eta lurra arguitua cen haren maiestateaz.

3. Eta hiriaren xahutzera ethorri cenean beçalaco ikuspen bat içatu nuen, eta Coborreco hibaiaren bazterrean ikusi beçalacoa; eta ahuspeca erori nincen.

4. Eta Jaunaren maiestatea temploan sarthu cen iguzqui-alderaco athetic.

5. Eta izpirituac alchatu ninduen eta barneco ezcaratzean sarraraci; eta hara etche gucia Jaunaren ospeaz bethea cela.

6. Eta aditu nuen niri etchetic minçatzen; eta ene aldean xutic cen guiçonac

7. Erran çarotan: Guiçasemea, hau da ene tronuaren lekua, eta ene oinetaco hatzen toquia, ceintan egonen bainaiz bethi gucian Israelgo umeen erdian; eta Israelgo etcheac ez du guehiago lohituco ene icen saindua, ez berac ez-eta beren erregueec beren kutsapenez, eta beren erregueen gorphutz hilez, eta beren leku gorez.

Ecequielen Profecia 43