31. Eta heldu çaizquitzu, oste bat sarcen denean beçala; eta çure aitzinean jarcen dire ene populua balire beçala; eta aditzen dituzte çure solasac, eta ez dute hequien arabera eguiten, ceren hequien ahoac copletara itzulcen baititu, eta hequien bihotza bere jaramantasunari jarraiquitzen baita.
32. Eta çu hequiençat çare hala-nola musicaco cantu, aire ezti eta goçoan cantatzen dena: aditzen dituzte çure solasac, eta ez obratzen.
33. Eta profetisatua dena guerthatuco denean (ecen huna non guerthatzera dohan), orduan eçagutuco dute, hequien artean profeta bat bacela.