16. Eta ez dire guehiago sinhestetan içanen Israelgo etchean, gaizquia irakatsiz, ihes eguin diaçatedan niri, eta jarraic hequiei; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.
17. Eta hogoi eta çazpigarren urthean, lehembicico hilabethearen lehen egunean, ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:
18. Guiçasemea, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec cerbitzu handian erabili du bere armada Tirren contra; buru guciac karçoildu, sorbalda guciac ilegabetu dire; eta ez hari, ez haren armadari, etzaiote Tirren ariatic sariric bihurtu içan, haren contra eguin darotedan cerbitzuarençat.
19. Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non nic emanen diodan Eguiptoco lurra Nabucodonosorri, Babilonaco erregueri; eta jabeturen da osteaz, eta harturen ditu haren puscac eta eramanen haren buluzquinac; eta hola içanen da sariztatua armada,
20. Eta harec eguin cerbitzua Tirren contra; eman diot Eguiptoco lurra enetzat haritu delacoz lanean, dio Jainco Jaunac.