32. Hau cion Jainco Jaunac: Hire ahizparen unci çabal eta barnatic dun edanen; irrigarri eta erdeinagarri ibilico haiz; ecen gaitza dun uncia.
33. Hordituren haiz eta oinhacez betheco, atsecabezco eta hiradurazco uncitic, hire ahizpa Samariaren uncitic.
34. Eta hartaric edanen dun, eta ondaquineraino hustuco dun, eta iretsico ditun haren puscac, eta aztaparca larrutuco ditun hire bulharrac; ecen ni naun minçatu, dio Jainco Jaunac.
35. Aria hortaz hau cion Jainco Jaunac: Ceren ahanci naunan eta hire guibelerat arthiqui, hic ere jasançan hire tzarqueria eta hire lohiqueriac.