Ecequielen Profecia 2:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horra nolacoa cen Jaunaren ospearen itchura. Eta ikusi nuen, eta erori nincen ahuspez, eta aditu nuen boz bat minçatzen. Eta erran çarotan: Guiçasemea, jaiqui çaite oinen gainera, eta minçaturen naiz çurequin.

2. Eta izpiritua minçatu citzaitan ondoan, sarthu cen ene baithan, eta xutitu ninduen ene çangoen gainera, eta aditu nuen niri minçatzen,

3. Eta erraten: Guiçasemea, bidalcen çaitut Israelgo umeetara, populu arnegatu, ene ganic guibelatu denaren gana; egungo eguna arteo berec eta beren auec hautsi dute enequilaco patua.

4. Bekoqui gogorreco eta bihotz hezgaitzeco umeac dire hainac ceinen gana bidalcen baitzaitut, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac:

5. Hean ençunen othe duten, hean baratuco othe diren, ecen jendaqui kexagarria da; jaquinen dute bederen profeta bat içatu dutela beren erdian.

Ecequielen Profecia 2