Ecequielen Profecia 17:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

2. Guiçasemea, asmacari bat eta parabola bat athera dioçotzu Israelgo etcheari,

3. Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Arrano bat gaitza, hegal handi batzuequin, eta irazqui luce batequin, hegats hainitz eta carançatuac cituena, ethorri cen Libanera, eta eraman çuen cedro baten bihotza.

4. kendu ciozcan adar-mocoac, eta eraman cituen Canaango lurrera eta eçarri tratulari hiri batean.

5. Eta hartu çuen hango hacitic, eta lurrean eçarri çuen erainçatzat, erroaren lotharazteco ur handien gainean; lurraren axalean eçarri çuen.

6. Eta musquildu cenean, çabaldu cen mahats-ondo aphal bat, ceinaren adarrac baitzauden arranoari beguira, eta erroac hunen azpian baitziren. Mahastu cenean beraz, fruituac atheratu cituen aihenetan, eta aldascac arthiqui cituen.

Ecequielen Profecia 17