Ecequielen Profecia 16:30-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Nola xahutuco dinat hire bihotza, dio Jainco Jaunac, emaztequi lilitcho eta ahalquegabe baten eguinça guciac eguiten ditunanean?

31. Ecen liçunteguiac hiretzat eguin ditun carrica-buru gucietan, eta lohiqueriaco itzalpeac plaça gucietan; escainiaz nardatuz bere saria handitzen duen lilitchoaren idurico ez haiz bilhacatu;

32. Bainan-bai hala-nola bere senharraz berçalde atzeac bilcen dituen emazte lohia.

33. Lilitcho guciei ematen çaiote beren saria; hic ordean herorrec ematen hiotzaten sariac hire galai guciei; emaitzac eguiten hiotzaten, alde orotaric ethor citecen hirequin lohitzera.

34. Hire lohiquerietan guerthatu çain emaztequiei ohi ez beçala, eta hire lohitzea beçalacoric ez dun; ecen saria emanez eta ez hartuz, hire baithan guerthatu dun nihon ez beçala.

35. Hargatic, lilitchoa, adi çan Jaunaren hitza.

36. Hau cion Jainco Jaunac: Ceren içan diren hire dirua xahutua eta hire laidoa aguertua hire galaiequilaco lohitzeetan, eta idolequilaco icigarriquerietan, hire haurren odolean, hire haurrac emanez idolei;

37. Huna non bilduco ditudan hire galai guciac, ceinequin baihaiz kutsatu, eta maithatu ditunan guciac gaitzetsi ditunanequin; eta alde orotaric bilduco ditinat hire gana; eta hequien aitzinean artuco dinat hire laidoa, eta oroc ikusico dine hire gohaingarriqueria gucia.

38. Juiaturen haut emazte lohiac beçala eta odola ixuri dutenac beçala; eta ene hasarrean eta karrean ixuraraciren dinat hire odola.

Ecequielen Profecia 16