Ecequielen Profecia 16:24-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Hiretzat alchatu dunala liçuntegui bat, eta plaça gucietan eguin ditunala lohiqueriaco toquiac.

25. Eta carrica-buru gucietan eçarri dun liçunqueriaco eçagutzaria; gohaingarri eguin dun hire edertasuna; çangoac çabaldu diozcan edocein iragaileri, eta murrucatu ditun hire lohialdiac.

26. Haragui handitaco hauçoequin, Eguiptoco umeequin kutsatu haiz; eta ni hasarrearazteco eguin dun lohiqueria lohiqueriaren gainean.

27. Huna non hire gainera hedatuco dinatan ene escua, eta kenduco dainat hire lagunça gucia; hi hastio hauten eta hire urhats gaixtoez ahalcatzen diren palestindar nescatchen aiherrari utzico haut.

28. Eta lohitu haiz Asiriarren muthilequin, ez baihincen oraino asea; eta lohitu ondoan; ez hincen hala ere asea.

29. Eta lohiqueriaz lohiqueria ibili haiz Canaango lurrean Caldearrequin; eta hala ere ez hincen asea.

30. Nola xahutuco dinat hire bihotza, dio Jainco Jaunac, emaztequi lilitcho eta ahalquegabe baten eguinça guciac eguiten ditunanean?

Ecequielen Profecia 16