17. Edo lur hartara ezpata bidal baneça, eta erran baneço ezpatari: Hoa lur hortan gaindi, eta hilen ditiat horgo guiçon eta aciendac;
18. Eta hirur guiçon horiec haren erdian balire, ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libra ez semeric, ez alabaric, bainan berac bakarric içan litazqueela libratuac.
19. Baldin ordean içurritea igor baneça lur hartara, eta ene gaitzidura haren gainera ixur baneça odoletan, hartaric eceztatzeco guiçon eta aciendac;
20. Eta haren erdian balire ere Noe, Daniel eta Job; ala ni! dio Jainco Jaunac, ez leçaquetela libra ez semeric, ez alabaric, bainan beren prestutasunaz beren buruac libra letzazquetela.