Ecequielen Profecia 13:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

2. Guiçasemea, profetisa dioçoçute Israelgo profeta profetisatzen hari direnei; eta beren baitharic profetisatzen dutenei erroçute: Adi çaçue Jaunaren hitza;

3. Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz profeta çoro, beren izpirituari jarraiquitzen, eta deusere ikusten ez dutenei

4. Oi Israel, hire profetac dituc mortuco haceriac iduri.

5. Etzarete igan etsaiaren contra, ez duçue harrasi bat ceiherrera alchatu Israelgo etchearen alde, guduan gogor eguiteco Jaunaren egunean.

6. Hutsalqueriac dituzte ikusten eta gueçurrezco asmuac atheratzen, erranez: Jaunac erran du, noiz-eta-ere Jaunac ez baititu igorri; eta thematzen dire beren hitzean.

Ecequielen Profecia 13