Duteronoma 7:9-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta jaquinen duçu nola çure Jainco Jauna bera den Jainco hazcar eta fidela, bere patua eta urricalpena mila guiçalditaraino beguiratzen diotena bera maite dutenei eta bere manamenduen çainçaileei:

10. Eta berehala bihurcen diotena gaitzirizcotan daducatenei, haletan non eceztatzen baititu, eta luçatzen ez baitu, han berean merecitua bihurtuz.

11. Beguira çatzu beraz manamendu, ceremonia eta erabaqui nic egun bethetzeaz meçutzen darozquitzutanac.

12. Baldin erabaqui hauquiec ençun ondoan, iduquitzen eta bethetzen badituçu, çure Jainco Jaunac ere beguiratuco darozquitzu batasuna eta çure arbasoei cin eguinez aguinduricaco urricalpena;

Duteronoma 7